Urtero bezala, Jado ikastetxeak Agenda 21eko udal foroan parte hartu du. Datorren ikasturterako ditugun proposamenak aurkezteaz gain, jasangarritasunaren alde hartu ditugun konpromisoak plazaratzeko eta partekatzeko aukera aproposa ere izan dugu. Beste aldetik, gure ikasleek ikasturte honetan “soinu-kutsadurari buruz” egindako lana aurkeztu dute.

Topaketa maiatzaren 9an burutu zen, eta berton Erandioko ikastetxe guztietako ekoordezkariek ez ezik, alkateak, Hirigintzako zinegotziak eta Tokiko Garapenekoak ere hartu zuten parte.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna