Guraso Eskolaren helburu nagusia gurasoei laguntzea da, berauek familiaren baitako eguneroko arazoei aurre egin diezaieten lasaitasunez eta arrakastaz.

Guraso Eskolak familia hezitzaileei lagundu nahi die seme-alaben heziketan, ahaztu gabe emozioak, espazioak eta, batez ere, bizitza bera partekatzen direla. Horrela izanda, prebentzio-jarduera da, zeina lagungarria baita jarrera desegokiak zuzentzeko eta familiaren baitan garatu daitezkeen jarraibide onuragarriak ikasteko.

Gure seme-alaben jarreraren motibazioa ezagutze hutsa lagungarria da oso apurka-apurka komunikazio eraginkorragoa izateko, elkarlana bultzatzeko eta seme-alabei laguntzeko, beraiengan izan dezaketen konfiantza eta autoestimua hobe ditzaten.

Beraz, Guraso Eskolaren helburuak honako hauek dira:

  • - Seme-alaben hazkuntza bultzatzea, gurasoen eskutik.
  • - Umearen eta nerabearen eboluzio-ezaugarriak ezagutzeko bidea erraztea.
  • - Gurasoei tresna eraginkorrak irakastea aurrerago familia osoaren hazkundea lor dezaten.
  • - Heziketarako baliabide eraginkorrak ematea seme-alabengan jarrera egokiak eta balioak sustatzeko, berauek beharrezkoak baitira errealitateari aurre egiteko.
  • - Parte-hartzaileen esku hartzea bultzatzea, beti ere norberaren egoera familiarretik.
  • - Gurasoen esperientziak partekatzeko aukera ematea.

Informazioa zenbait gairi buruz:

- Euskara etxean

- Bulling

- Seme-alabek gurasoei eragindako tratu txarrak

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna