Gaur egun, guztiek erabiltzen duten hitza dugu: politikariek, idazleek, pentsalariek, hezitzaileek, artistek, kirolariek, etab.

Bakea “gerrarik eza” bezala definitu da.  Bakerako  hezkuntzan lan egiten dugunontzat, ordea, bakea ez da gatazkarik eza, biolentzia falta edo gerren gabezia. Aitzitik, pertsonen arteko harremanekin eta justizia sozialarekin loturik dago. Gure iritziz, Bakea eta Justizia bereizezinak dira; justizia pertsonen artean eta ingurunearekin berdintasun harremanak (afektiboak, ekonomikoak, sexualak, kulturalak, etnikoak eta erlijiosoak) izatea dela esan dezakegu; elkarrenganako errespetuan eta gizarte lankidetzan oinarrituta. Bakea eta justizia, beraz, txanponaren bi aldeak dira.

Jado Ikastetxeak Bakearen Eguna ospatu du, urtarrilaren 30ean, Gandhiren hilketaren oroimenean. Gure ikasleek hainbat jardueretan parte hartu dute eta haien eskuekin eta bihotzekin BAKEAREN ZUHAITZAK landatu dituzte.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna