PANTAILAK KUDEATZEKO TAILERRA

JADO IKASTETXEAk, MATERNALYrekin (Erandioko amatasun klinika) batera, PANTAILAK KUDEATZEKO TAILERRA antolatu dugu otsailaren 2rako, 17: 30etik 19: 00etara.

Tailer hau 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, eta honako helburuak ditu:

Bisita Eusko Legebiltzarrera eta Gasteizko Katedralera

Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan zuten bisita gidatu batean, eta ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta kontserbatzeko lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izan zituzten. Primeran igaro zuten!

Salida para conocer el Parlamento Vasco y la Catedral de Vitoria

Las alumnas y los alumnos de 2º de ESO de Jado han visitado Vitoria-Gasteiz para conocer el Parlamento vasco y la Catedral. En esta salida, pudieron realizar una visita guiada por toda la institución vasca y conocer cómo se discuten y aprueban distintos temas que afectan a la Comunidad Autónoma Vasca. Por otro lado, en la Catedral, tuvieron la oportunidad de ver los trabajos llevados a cabo para su restauración y conservación. ¡Lo pasaron genial!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gabon hauetan, oparotasunaren kobazuloan, argitxo bat piz dezagun guztiok, maitasunaren, osasunaren eta umiltasunaren dirdiraz batera goza gaitezen.

Argi garbia piz dadila guztion bihotzean eta mundu zabalean festak zoriontsuak eta jasangarriak izan daitezen.

Eguberri on!

GABON POSTALA 2022

Zorionak eta urte berri on!

Sormen handia, irudimen mugagabea, kolore biziak, ilusioa… Hau guztia dugu gure ikasleek egin dituzten gabon postaletan. Lehiaketak utzi dizkigu bost irabazle: Aryam Díaz Antolín (Haur Eskola), Kattalin Posada Izquierdo (Haur Hezkuntza), Irune Martín Bastarrika (Lehen Hezkuntza 1-2-3), Haizea Pérez Fernández (LH 4-5-6) eta Irene Gómez Yagüe (DBH). Irabazleak hautatzea ez da erraza izan, ikasleek margoturiko postal ugari kalitate handikoak baitira eta merezimendu osoz lehiaketa irabaz zezaketen.

Jadok Erasmus+ akreditazioa jaso du

Joan den abenduaren 16an Erasmus+ jardunaldietara joan ginen, eta bertan Erasmus+ 2021-2027 planean akreditatutako zentroetako bat izateagatik aintzatespena jaso genuen. Gainera, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan genuen, programan sakontzeko eta prestatzen jarraitzeko. 

Gure bideoa EITBren maratoirako

Esklerosi anizkoitzari aurre egiteko, EITBk antolatzen duen maratoirako bideo hau prestatu dugu Jadon. Grabazioak ikastetxean eta Erandioko kaleetan barrena egin ditugu gure herriari ere oihartzuna emateko. Ikusi eta gozatu! Maratoiaren leloak dioenez, esklerosi anizkoitzaren aurrean, "Geldiezinak gara”.

Beldur Barik Lehiaketa irabazi dugu

DBHko 4. mailako zenbait ikaslek irabazi dute Beldur Barik programaren lehen saria, 15-17 urteko kategorian, GURE GORPUTZAK GUREAK OTE DIRA? ikus-entzunezko lanagatik, non salatzen diren hala emakumearen “hipersexualizazioa” arrakastaren erakusleiho gisa nola edertasun-kanon batzuen etengabeko inposaketa, XXI. mendean ere.

Euskararekin bat jai giroan!

Aurton ere, Jadon, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin dugu, bi astez euskararen erabilera bultzatzeko Euskaraldia ekimenari amaiera emanez.

Taloa, euskal dantzak, musika tailerrak, euskaraokea, herri kirolak… Gure ikasleak programa zabal honetaz gozatu dira, eta Jado Tartangaren ekitaldietan familiek ere parte hartu dute. Zorionak guztioi Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen laguntzeagatik eta Euskaraldian gogotsu parte hartzeagatik!

Orriak