DBHko 4. mailakoek ikasbidaia egin dute
Aurten ere DBH 4. mailako ikasleak Saloura joan dira ikasbidaian. Apirilaren 8tik 11ra, Port Aventuran eta Bartzelonan gozatu dute, besteak beste. Izugarri ondo igaro dute.
Aurten ere DBH 4. mailako ikasleak Saloura joan dira ikasbidaian. Apirilaren 8tik 11ra, Port Aventuran eta Bartzelonan gozatu dute, besteak beste. Izugarri ondo igaro dute.
Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan dute bisita gidatu batean eta, horrela, ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta kontserbatzeko lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izan dituzte. Primeran igaro dute!
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren “Nahi Dudalako” programaren eskutik, Xabi Hoo, Enkore musika taldeko abeslaria, izan dugu gurekin. DBH4. mailako ikasleekin egon da bere bizi esperientzia konpartitzeko. Ikasleek primeran igaro dute eta arreta handiz entzun dituzte Hooren bizipenak. Euskara jakitea oso baliagarria izan da berarentzat bere jardunean.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Jadoko DBHko 4. mailako ikasleek Bikoizketa eta Lokuzio tailer bat burutu dute Euskara irakasgaian. Ahozko komunikazioa landu dute ikuspuntu profesional batetik, eta hona hemen lanaren emaitzak: irrati saio bat, Modern Family eta Monstruos SA filmen bikoizketa eta Robofish iragarkiaren produkzioa. Zorionak!
BIDEOAK:
Jadoko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak Logroñora (Errioxa) joan ziren asteburuan, maristen kirol jardunaldian parte hartzera. Aurtengo leloa "Entzun: jolastu!" izan da. Egunean zehar, zenbait kirol lehiaketa (saskibaloia, futbola…) egon ziren, baina garrantzitsuena ez zen lehiatzea, kirolari esker eguneko elkarbizitza baizik.
Sormena, irudimena eta ikus-entzunezko baliabideetarako gaitasuna erakutsi dute gure ikasleek Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Bookbideo Lehiaketan. DBHko 3. mailako ikasleek 1. eta 3. sariak irabazi dituzte Ezekiel nora ezean eleberriaren inguruko lanengatik. Jadoko saridunak Naiala Dobaran, Laia Landa, Maialen Miguez, Diana Komarenko, Aingeru Fuentes, Aimar Gonzalez eta Alain Pellon dira. Zorionak!
Adikzio aurretik programaren barruan, Jadoko DBHko 3. mailako ikasleek bigarren filma, Fight girl, ikusi dute Merkatu Zaharrean. Programa horren helburua drogen kontsumoaren prebentzioa da. Filma ikusi ondoren, tutoretzan jarraituko du lanak. Bertan ikasleek protagonistaren gorabeherei buruzko hausnarketa egingo dute, berak kirolean bere bizitza kontrolatzen ikasteko bide bat aurkitzen baitu.
Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan zuten bisita gidatu batean, eta ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta kontserbatzeko lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izan zituzten. Primeran igaro zuten!
DBHko 4. mailako zenbait ikaslek irabazi dute Beldur Barik programaren lehen saria, 15-17 urteko kategorian, GURE GORPUTZAK GUREAK OTE DIRA? ikus-entzunezko lanagatik, non salatzen diren hala emakumearen “hipersexualizazioa” arrakastaren erakusleiho gisa nola edertasun-kanon batzuen etengabeko inposaketa, XXI. mendean ere.
Biologia eta Geologia irakasgaian, izaki bizidunen antolakuntzaren barnean, zelularen atalak behatu ditugu DBHko 3. mailan. Horretarako, aho mukosaren zelulak tindatu dituzte eta mikroskopio optikoz aritu dira bere atalak bereizteko (mintz plasmatikoa, nukleoa eta zitoplasma).