Euskera

Toti Martínez de Lezea mintzo da bere esperientziaz gure ikasleekin

Toti Martínez de Lezea idazlea LH3. mailako umeekin egon da aste honetan bere bizitzaz eta irakurritako liburuari buruz (Nur eta Irlandarako bidaia) hitz egiteko. Arratsalde zoragarria igaro dugu berarekin hizketan; berebiziko garrantzia izan du gure ikasleek irakurketan aurrera egin dezaten. Adibidez, idazle batek idatzi ahal izateko egin behar duen gauzarik garrantzitsuena irakurtzea dela azpimarratu zigun Totik. Jadon eskertu egiten dugu Toti Martinez de Lezea gurekin egon izanagatik eta gure ikasleekin bere esperientzia konpartitu izanagatik.

Arteaz eta euskaraz gozatzeko galeria birtuala

Artea eta euskara lotu nahi izan genituen Euskaraldiaren, Euskal Astearen eta Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunean. Gure ikasleek lan ederrak margotu dituzte.

Sarituak ikusi ahal izateko arte galeria birtual hau zabaldu dugu. Egin klik hemen eta gozatu!!
 

Ziiberbizikidetza eta Ziberbullying arloko sentsibilizazio saioak

Gure adingabeen babeserako eta prebentziorako politika jarraituz, Jadoko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek Ziberbizikidetza eta Ziberbullying arloko prestakuntza eta sentsibilizazio saioetan parte hartu dute. Jarduera hau Eusko Jaurlaritzako Elkarrekin Bonoak programari eta Erandioko Udalaren laguntzari esker burutu ahal izan dugu.

Konpetentzia digitalaren garapena LHko 4. mailan

Sare Hezkuntza 1X1 izeneko proiektu estrategikoa Lehen Hezkuntzako 4. mailara hedatu da ikasturte honetan, ikasle bakoitzak aurrera egin dezan ikaste prozesuan teknologia berriak erabiliz. Ikasleak egokitzen ari dira pixkanaka-pixkanaka tresna berrira. Proiektu honek konpetentzia digitala sustatzea du helburu.

 

Bikoteka Irakurtzen proiektuaren aurkezpena familiei

Joan den astean "Bikoteka Irakurtzen" proiektua azaldu zen LHko 3. eta 4. mailako gurasoei. Azken ikasturte hauetan, proiektuan buru belarri gabiltza gure ikasleen irakurmen konpetentzia hobetzeko.

Eskerrik asko etortzeagatik eta Bikoteka Irakurtzen aurrera eramaten laguntzeagatik!

Proiektuak HH eta LHko geletan

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hirugarren ebaluazioan egindako proiektuak aurkeztu dituzte gurasoen aurrean. Jardunaldia oso interesgarria izan da gurasoak ikasgeletan sartu ahal izan direlako ikusteko zelan egiten duten lan euren seme-alabek. Ikasleek emozioz jaso dute gurasoen bisita. Ekintza hau oso interesgarria da. Alde batetik, proiektuetako ikaste prozesua oso eraginkorra delako, eta bestetik, ikasketan gurasoek duten interesa ikustarazten zaie ikasleei. Beraz, eskerrik asko gurasoei etorri izanagatik gurekin egun honetaz gozatzera!
 

Bokazio astea LHn

Joan den astean ospatu egin genuen Bokazio astea ikastetxean, eta programatutako jarduera desberdinen artean, Gaizkak kontatu zizkigun bere abenturak Peruko ohianean indigenekin. Asko gozatu genuen bere kontakizunak, argazkiak eta ehiza egiteko tresnekin.
 

LH 1. mailako ikasleak, animaliez inguraturik Basondon

LH 1. mailako ikasleekin Basondora joan gara. Animalia ugari ikusteko aukera bikaina izan dugu: orkatzak, basurdeak, oreinak, katamotzak, otsoak, bisonteak... Egun eguzkitsua gozatu ahal izan genuen eta primeran pasatu.
 

Orriak